Piperpolisko karrika alaietan dantza urbanoak, rockak eta literaturak hartu dute protagonismoa asteon. Ane Zabalak eta Galder Perezek prestatzen duten irratsaioan Ixiar Rozas idazlearen bisita izan dugu lehenik. Pamiela argitaletxearen eskutik plazaratu duen Negutegiak helduentzako hirugarren eleberria aurkeztu digu berak. Dantza etorri da gero. Bizkaiko sei break dantzari gaztek osatzen dute […]

Gaurkoan Afrikako musikan adituak diren guztiek behin eta berriz aipatzen eta goraipatzen duten musikari bat ekarri digu Baskistanera Mikel Urbeltzek: Cheikh Lô. Burkina Fason jaio zen arren, senegaldartzat hartu behar dugu Cheikh Lô musikaria, bertako sustraiak dituelako eta bertako doinuak landu dituelako, gehienbat. Perkusioa eta gitarra jotzen abiatu zen Senegalgo […]

Joan den larunbatean San Mamesen azken partida Barcelonaren aurka jokatuta, bukaera eman dio Athleticek denboraldiari. Katalanen aurrean lortutako garaipenak ezin izan ditu, hala ere, zaletuen ezinegona eta haserrea ezkutatu, eta hori erakutsi nahian, zapi zuri asko ikusi ziren lehengoan futbol zelaian. Lamikiz presidenteak eta zuzendaritza taldekoek badaukate, eduki ere, zer […]