Gizakiak ikasi zuen noizbait beste gizakiak bortxaz menderatu, bere esanetara makurrarazi eta lanerako erabili ahal zituela, abereak balira bezala eta askatasun guztiez gabetuak. Esklabotasuna sortu zen horrela, inoiz asmaturiko gizatxarkeriarik handienetako bat, zalantzarik gabe. Asier Azpilikuetak erreportaje bikaina eman zuen argitara gai honetaz maiatzaren 14an Berria egunkarian. Nafar kazetariak, Jose […]

Goiko izenburuak dioenez, surrealismoa izan dute hizpide aste honetan Eremuz Kanpo zineari buruzko irratsaioaren egile ditugun Txabi Landabideak eta Eneko Olazabalek. Hogeita zortzigarren saiora iritsia da Eremuz Kanpo, eta egokiera hau beste edozein bezain arrazoi ona iruditu zaie egileei pentsamenduaren txakurrak pittin batez aske uzteko. Jende askori buruz hitz egiten […]

Aurreko astean agindu bezala, Toumani Diabateri buruzko monografikoa eskaini digu Pedro Elias Igartuak aste honetako Soinugelaren bigarren orduan. Baina horretara baino lehen, bestelako eskaintzak ere egin dizkigu. Honako hauek, hain zuzen ere: Rafa Ruedaren Bi musu abestia; Elvis Costelloren That´s How You Got Killed New Orleanseko kantua zuzenean; New Orleansekoa […]