Saio bikaina prestatu digu asteon Ainhoa Markinezek, Bela Bartok konpositorearen lana hobetoxe ezagutu dezagun. Bela Bartok Inperio Austro-Hungariarraren garaian sortu zen, 1881eko martxoaren 25ean. Orduko politikaren gorabeherak zirela eta, Hungarian, Errumanian, Eslovakian eta Ukrainan eman zituen haurtzaroko urteak, eta horrek tokian tokiko herri musikak ezagutzeko aukera eman zion Bela gazteari. […]

Orain dela bi hamarkada aurreneko bertso eskolak antolatu zirenez geroztik, bertsolaritzak nabarmen egin du gora Bizkaian eta bertako bertsolariak, gero eta gehiago izateaz gain, gero eta gazteagoak dira. Horretaz konturatzeko, nahikoa dugu lehiaketetara aurkezten direnen batezbesteko adinari erreparatzea. Hain zuzen ere, Jabi Lauzurikak, saio honen gidariak, 2004an jokatu zen Bizkaiko […]