Goiko idazpuruak adierazten duenez, hiru musikari handi aukeratu ditu Gorka Gondrak Bilbo Hiria irratian hamabostean behin egiten duen Bigarren Lerroan irratsaioaren emanaldi honetarako. Lehenik, Eric Dolphy saxo eta flautajolearen Epistrophy, South Street Exit eta Miss Ann kantak; gero, tronboiarekin hasi zen arren, baxua maisukiro jotzen duen Charles Mingus handiaren Prayer […]

  Euskal Herria Jamaika Clash aurkezten izan dugu Fermin Muguruza Bilbo Hiria irratian. Anartz Bilbaok (Gaubasa) eta Jabi Zabalak (irratia.com) elkarrizketa egin, eta bi zatitan eman dugu irratitik. Jamaikan grabatutako BASS-QUE CULTURE dokumentala ETBn emititzen zuten egun berean eman dugu elkarrizketaren txatal luze bat, kantu batzuk tartekatuz. Martxelo Otamendirekin Berria […]

Asteon bi gonbidatu izan ditugu arte plastikoak jorratzen dituen Artekaleko Kriseilua saioan. Ismael Manterola arte adituak San Frantzisko auzoko Abisal espazioan ikusgai dagoen Oier Etxeberriaren Nuestra música (Gure musika) erakusketa izan du mintzagai. Bertan bilbainadei buruzko bideo, musika, testu eta argazkiak badira. Oierrek Buen menú (Menu ona) kantaren ondoan bost […]

Hobekuntza nabaria egin du Bilbo Hiriaren zuzeneko emisioak. Banda zabaleko (96 Kbps stereo) zein modemerako (24 Kbps mono) emisioak dexente hobeto entzuten dira iragan asteazkenaz geroztik. Entzun ezazue Bilbo Hiria webgune honen goikaldean ZUZENEAN dioen tokian klik eginez eta zuen konexioaren eta programaren arabera aukeratuz. Gero, nahi izanez gero, bidaliguzue […]