Gure Irratiak, Irulegiko Irratiak, Xiberuko Irratiak eta Antxetak osatzen duten Federazio horretaz hitz egin du Pepe Aizpuru Euskal Irratietako erredakzio-buruak. 1982 urtean hasi zen istorio hau, Alderdi Sozialistako François Mitterranden gobernuak sortutako irrati libreei buruzko legediarekin batera. Gero, eta irrati bakoitzaren nortasuna errespetatuz, amankomuneko programazio batera heldu dira Iparraldeko lagunak, […]
Hilabetea: urtarrila 2009
Ostegun honetako goizeko 10ak baino lehenxeago hasi da Ibarretxe lehendakari, Alderdi Sozialistako Patxi Lopez eta Rodolfo Ares eta Batasuneko 5 kideren aurkako epaiketa, Ermuko Foruak eta PPk bultzatuta. Xabier Aierdi EHUko irakasle eta soziologoaren ustez, epaiketa kontestu batean irakurri behar da: politika judizializatu egin nahi dute eta bide batez, euskal […]
Nora aldizkariko 12. zenbakia pasa den igandean iritsi zen Euskal Herriko kioskoetara. Horretan, Iñaki Uriarte arkitektoak idatzitako “Burdin ibaia” da erreportai nagusia: oroimen historikoa landu du arkitekto honek, burdina eta Ibaizabal itsasadarra uztartuz. Honi lotuta Kirmen Uribek “Bitakora kahierra” idatzi du oraingo honetan eta horrezaz gain, beste artikulu batzuk ditugu […]
Gaur, hilaren 7an hasi dira Hego Euskal Herrikoak, martxoaren 31ra arte luzatuko direnak. Jose Luis Segura EKAko (Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolamendu) komunikazio-arduradunak esan digunez, merkealdiak ez dira saldoak edo likidazioak: salneurriak jaisten dira eta ez kalitatea (honen inguruan ere erne ibiltzeko aholkua eman digu). Horrekin batera beste zenbait gauza kontuan […]
