Japonia aldera eramaten gaitu Sagarroi taldearen lan berriak, bertako poesiak izan dituzte abiapuntua lan hau sortzerako orduan. Kantu lasaiak, entzunaldi gozoa proposatzen dizkigutenak. Aurreko lanekin aldenduz. Haikua lana entzun eta ezagutu dugu gaurko piperpolisen Miren Gaztañagarekin batera. Irrati nobelaren atal berria izan dugu , Jon Torrollope hamabostian behin. Saio hau […]
Eguna: 2009-05-04
Pasa den igandean Berria egunkariarekin batera agertu zena. Oraingo honetan “Pagoeta mendi bete altxor” izenburupean natur parke horretan burutzeko lau ibilbide interesgarri eskaintzen ditu, Hektor Ortega Nora hilabetekarien erredakzio-buruak kontatu duenez. Horrez gain, Arturo Campionen Iruñea, Bilboko 7 etxeorratz, Eremitak eta nekazariak, eta erraz egiteko hiru txango agertzen dira. Ohi […]
Duela gutxi Miguel Angel Ordoñez Espainiako Bankuko presidenteak pentsioei buruz esandakoak hautsak harrotu ditu: berriro, jubilazioaren gaia berikusi behar duela argudiatuta, jubilazioa lortzeko adina atzeratu eta gutxiago kobratu nahi du Ordoñezek. Honen inguruan, Luis Guridik gaurko egoera, erantzunak, pentsioen eragina ekonomian, eskuduntza eza eta pentsio pribatuen papera aztertu ditu gaurkoan. […]
Josu Larrinagak Mexikoko haztegi ezagun batean sortutako txerri gripea izan du aztergai: zergatik sortu den, nola hedatu den, egoera, erantzunak… Josuk, animaliekin berriro gertatu dela aipatu du, behi, ardi edo hegaztien gaitzak pasa ondoren. Bere ustez, arazoaren sorburua sisteman bertan dago eta holakoak ekiditeko, animaliak hazteko era aldatu behar da. […]
