Bazterrak nahastu ditu Txerri edo A gripeak azken asteeetan eta horrekin batera hainbat galdera ditugu, batzuetan erantzun argirik ez dutenak. Jose Luis Segura, EKA (Euskal herriko Kontsumitzaileen Antolaketa)ko komunikazio ardunak galdereei erantzuten saiatu da: zer da, nola hedatzen da, zantzuak, nola diagnostikatu, ea txertorik  dagoen, ea maskaratxoek balio duten, etab. […]

Urte bat bete du Ibaizabal telebistak, digitala denak eta internet bitartez ikusi eta entzun ahal denak (www.ibaizabaltb.com helbidean). Hibai Castro telebista horren kideak azaldu duenez balantze baikorrra egiten dute eta urtebetezea ospatzeko, lanean ari dira: egungo atalak hobetu nahi dituzte eta zuzeneko emanaldiak ematen laster hasiko dira. Lan-taldea, eguneroko erronkak, […]