Talde askoren disko berrien laginak entzuteko aukera izango dugu saio honetan, Antony and the Johnsons-en azkena (The Crying light), Of Montreal (Hissing Fauna), Lambchop (Ohio), Darren Hayman (Pram Town) eta abar. On egin! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Eguna: 2009-05-13
Hasier Etxeberria idazle eta kazetaria izan da gurean. Zuzeu.com Interneteko albistegi digitalean ari da gaur egun, buru belarri. Eta elkarrizketa mamitsua izan dugu egungo sareari buruz. Proiektu horizontala izan asmo du zuzeu.com honek eta oraindik publikoki aurkeztu ez badute ere arrakastatsua suertatzen ari da dagoeneko. Saioa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Datorren larunbatean, hilaren 16an burutuko dutena. Goizeko 10 ta erdietan hasiko dira Sopelako Udaletxeko plazan eta tabernaz taberna, Algortako bertsolarien Eskolakoekin, kanporaketak egingo dira. Afera honako hau da: hiru-lau lagunek osatutako taldeek antolatzaileek prestatutako ehun esaera zaharraren zerrenda dute, eta dagokioenean, taldea bakoitzak bertsolariek kantatutakoa zein esaera zaharrari lotuta dagoen […]
ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek konbokatuta datorren asteko ostegunerako, maiatzaren 21rako, ELA sindikatuko komunikazio arduradun Patxi Agirrezabalak kontatu duenez. Patxik, egoera aztertu eta langileentzat suposatuko duena komentatu du. Bere ustez, urte onak izan ditugu ekonomian, baina aberastasunaren banaketa txarto egin da eta erregimen fiskala ez da batere […]
