Euskal Herrian egiten den dantza-musika elektronikoari errepasoa eman nahi izan diogu saio honetan, Mamba Beat talde bilbotarrak euren azken diskoa (Energia) kaleratu dutela aitzaki hartuta. Horretarako Makala eta Jimmy Bidaurreta edo hip-hoparen bidetik doan Selekta Kolektiboa bezalako taldeak ekarri ditugu saiora. Euskal Herriko musika panorama, krisia gora-behera, osasuntsu dabilelako froga […]
Eguna: 2009-05-20
Greba Orokorra hartu dugu hizpide gaurkoan. Wiki batean bildutako greba kantuekin osatu dugu gure irrati emankizuna. Eta horrez gain, sarean grebaren inguruan dauden ekimen ezberdinen eta bereziki grebaorokorra.info gunearen gainean aritu gara. Bideoz eskaini dugu emanaldia greba orokorraren Telebista herritar eta partehartzailean, eta froga ezberdin eta bereziak egin ditugu. Saio […]
Halase da, joan den apirilean Jose Anjel Irigarai, Ruper Ordorika, Xamar eta Pello Elzaburu Argentinan eta Uruguain barrena ibili zaizkigu diasporako euskaldunei zenbait hitzaldi eta kontzertu eskainiz. Gaurko elkarrizketan Xamarrek bidaia horren berri eman digu eta, bide batez, bertako euskaldunek Euskal Herriaz eta euskal kulturaz zer pertzepzio duten azaldu digu […]
