Gaur ere, betiko lez, denetik eta denak(hala suertatuta) gipuzkoarrak: Debagoieneko DANBAKA II. Musika Lehiaketako izen berriak,Jone,Gose ,Sagarroi, Bide Ertzean eta abar; Binilo Tenpore atalean Kontrapuntoak taldeak eginiko La,La,La-ren ye-ye bertsioa, entzun beharrekoa! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Eguna: 2009-05-07
Itzultzaile egiten du lan Noemik, baina hori baino gogokoagoa du genero beltza eta horixe izan dugu gaur berbagai nagusi. Agatha Christie-ren liburu mordoa irakurri zituen txikitan eta, antza, literaturan oso balioetsia ez den genero horretako egile kutunen berri eman digu gaurko saioan. Hala nola, Sarah Paretsky, gaurko gizarte gaiak lantzen […]
Apirilari dagokiona. Gaurkoa, ordu berean Bilboko Udaletxean ematen ari ziren prentsaurrekoa aipatuz hasi du Lur Malleak, Berton aldizkariko zuzendariak. Prentsaurrekoak datorren larunbatean Santutxun hasiko diren Udaberriko bertso saioak 09ren berri emango zuela kontatu du. Gero, Txusa Diezi, Animabasauri eta Animabasque zinemaldiko zuzendariari egin diote elkarrizketa nagusia. Ohiko ataletan, Begoña eta […]
