BA DOK AMAIRU!Aste honetan ere ba dugu zer ospatu. Saio  hontan hainbat diska berrien entzuketa:Iñaki Plaza&Jon Garmendia, Lor, Muted, Checkpoint Rock, Ost e.a. Binilo tenporen Iñaki Eizmendiren “Gureak ez diren kale ixileen bi milagarren samiña” diskaren grabaketa garaiak ekarriko ditugu gogora. Eta betiko moduan berriak eta agenda. BA DOK AMAIRU! […]

Gure artean informatika-tresnak hobeto erabiltzen laguntzen diardu Txopik azken urteetan. Udondoko hack-labean asko ikasitakoa, Indymedia-Euskal Herrian lanean hasieratik, software librearen hedatzaile eta hezitzaile,… Ordubetea labur izan zaigu horrenbeste berbagai eman dezakeen Txopirekin berbaz. Gaur oinarrizko tresna batzuk (wikiak, blogak, twitter,…), mezuen zifratzea, internet-zerbitzari autonomoak (sindominio, arise, mundurat,…), zifratzea edo enkriptazioa […]

Agus Perez antzerki kritikaria Arriagan izandako “Pobres bestias”  eta Euskaldunan Bilboko “Sra. Polaroiska..” dantzen kritika egiten hasi da gaurkoan. Gero, eta Euskaldunako “Dantzaldia”ren barruanere, datorren astean Lucía Lacarra bertan izango dela esan digu, baina aurkezle gisa. Antzerki munduan, gauza batzuk komentatu ditu Agusek, asteburu honetarako guztiak:  Barakaldo Antzokian izango den […]