Bitxikeria batzuk ekarri ditugu gaurko saiora, hala nola Brooklinetik datorren Chicha Libre talde berezia. Perun 60ko hamarkadan modan jarri zen “chicha” izeneko soinuak berpiztu eta horiekin “Sonido amazónico” izeneko diskoa kaleratu berri dute. Baina badira beste zenbait ustekabe saio honetan, Pete Dohertyren azken diskoan biltzen diren kantu “desberdinak”, Sagarroiren sonoritate […]
Eguna: 2009-06-10
Adierazpen askatasuna hitz potoloa da, berba handia. Guk aurreko asteburuan Norvegian burutu den nazioarteko foro bat aitzakitzat hartuta, bertan egondako Lutxo Egia kazetari eta idazlea gonbidatu dugu gurera. Oslon bizitakoa, hango gaiaik, nazioarteko egoera eta Euskal Pen Klubak egiten duen lana ere aipatu digu. Tartean zenbait proiektu interesgarriren berri jaso […]
Uztailaren 1ean espainiar estatuan martxan jarriko dutena. Jose Luis Segura Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketako (EKA) komunikazio arduradunak esan duenez, bezero gehienok bi aukera ditugu: ezer egin gabe Aukerako Tarifan sartu edo merkatu librera pasa. Hasteko esan behar da Espainiako Industri Ministeritzak oraindik ez dituela tarifa berriak atera, beraz ezin da […]
Datorren larunbatean, hilaren 13an burutuko dutena Igor Uriarte plataforma horren kideak kontatu digunez. Orain arte bi izan dira plataformaren norabidea zuzendu duten helburuak: batetik, kapitalismoaren erasoari aurre egitea eta bestetik, eredu horren alternatiba garatzea. Egun, Diagnosi bat hitzartu nahi dute alternatiba baten oinarria izan dadin eta horretarako ezinbestekoa ikusten dute […]
