Etorri behar zela jakin bagenekien ere, nola etorri behar zuen ez dakigu, baina gurean da; Uda. Gaurko piperolis dantzari etorri da eta udan Euskal Herrian ospatuko diren jaialdiak izen ditugu izpide. Gora egin dute jaialdek azken urtetan baina denak ez dira berdina eta partaideak ere. Hatortxurock, BBk live, Kobetasonic, Petroleo […]
Eguna: 2009-06-22
Obamaren gobernuak sistema finantzieroa erreformatu nahi du hobeto kontrolatzeko. Luis Guridiren ustez, ez da erraza izango neurri batzuk indarrean jartzea, baina dena den, krisiari aurre egiteko aipatu sistema baino gehiago ukitu behar da, kontuan hartuta azken asteetan krisiaren erantzule batzuk Wall Streetera itzultzen ari direla. Bestetik, Espainiako Bankuko zuzendari Ordoñez […]
Gaur ere bildu da Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseilua, Garoñako zentrala ixteko edo 2, 4 edo 6 urteko luzapena emateko: buelta-bueltaka dabiltza, lobby nuklerrak presionatuta Iñaki Barcenaren ustez. Hedabideetan kanpaina handia montatu ondoren, energia nuklearraren aldekoek ezin dituzte izkutatu energia horrek dituen arriskuak eta punturik ahulenetariko bat: zer egin hondakinekin? Horri […]
