Gaur piperpolisen musika nagusi. Lau izena jarri diote laugarren lanari Berrizko Seiurte taldekoek. Bueltan dator taldearen power pop musika. Hamaika kantu berri. Utzi gintuzen bezala bueltan datozela esaten dute, fucking times.. Jokin Elortzarekin batera disko berria ezagutu dugu. Saio deskargatzeko klikatu HEMEN.

UEUk antolatuta, ikastaroa izango da lelo horrekin uztailaren 20an Iruñean eta hil horren 21, 22 eta 23an Lekeition, Josu Larrinagak eta Patxi Gaztelumendik kontatu digutenez. Pop hitzaren esanahia azaldu dute popularra, herritarra esan nahi duela argituz. Ikastaroan soziologoak izango dira alde batetik eta kantugileak zein musika kritikariak bestetik. Eztabaida, tallerrak […]