Hitzak nagusi dira Piperpolisen atal honetan. Batetik, Gotzon Barandianek Larrabetzun ospatu berri den “Literaturia”, euskarazko literatur jardunaldi arrakastatsu eta ederraren berri eman digu. Bestetik, Edorta Jimenezek datorren asteburuan Bermeon ospatuko den “Uda erotismoz beterik dator” euskal literatur erotikoaren inguruko jardunaldien berri dakar. Bukatzeko, antzerkia, ACT Jaialdiaren berri Olatz Gorrotxategiren esku. […]
Eguna: 2009-06-08
Duela gutxi BBKk bi bulego ireki ditu Gipuzkoan. Kutxen artean zegoen akordioa duela urte batzuk apurtu zen Luis Guridiren ustez, eta egun Kutxak zenbait bulego ditu Nafarroan, edo Nafarroako Kutxak Bizkaian. Atzean, Luisen ustez, huts egin duen kutxen batuketa dago eta ikusi beharko da Eusko Jaurlaritzaren berriarekin zer gertataen den. […]
Ekainaren lehen igandeko Nora aldizkariak « Itsasertza belaontzian » du erreportai nagusia eta horri lotuta Jon Maiak idatzitako Bitakora kaiera, Hektor Ortega Norako erredakzio-buruak kontatu digunez. Horrezaz gain, Euskara bidaide atalean Donostiako lehen ikastola izan dute hizpide. Gero, « Zuberoako hiru zeinutegiko (kanpandorre) elizak » eta «Benetako basoak » agertzen […]
Garoñako zentral nuklearrarekin hasi da Iñaki Barcena, pasa den asteburuan Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak zentralari beste 10 urteko baimena eman ziola aztertuz. Orain, Zapateroren gobernuaren teilatuan dago erabakia baina afera ez dago batere garbi alderdi horretan. Bide batez, Iñakik Garoñak jasandako istripuak azpimarratu ditu, Gasteiztik edo Bilbotik oso gertu dugula […]
