Inmigrazioaren Euskal Behatokiak egindako azken inkestak agerian uzten du etorkinak ez direla arazo berezia Hego Euskal Herriko gizartearentzat. Dena den, Xabier Aierdiren ustez, hainbat aurreiritzi agertzen dira inkesta horretan. Hasteko, askok pentsatzen dute etorkinak asko direla, nahiz eta zifrek kontrakoa adierazi. Baina Xabier gehien kezkatzen duena honako hau da: askok […]

Aste honetan jakin izan dugu Nafarroako gobernuak bertan behera utzi nahi dituela, ekaina bukatu baino lehen, Nafarroako hainbat irratitako antenak, eta hortxe dago Euskalerria Irratia. Mikel Bujanda Irrati horretako zuzendariak arazoa nondik nora doan kontatu digu: irrati horrek ez du sortu (ezta sortzen ere) inolako interferentziarik, baina alegala dela kontuan […]

Senegalen utzi genuen Mikel Arredondo Zenbat Garako kidea duela hile pare bat, eta ordutik hona Mauritania, Sahara eta Maroko bisitatu ditu etxera bueltatu baino lehen. Saharaui herriaren abegikortasuna  eta Atlasen bizi den amazigh (bereber) herria azpimarratu ditu Mikelek. Behin etxera bueltatuta, balantzea egin du bi aspektutan oinarrituta: bidaiatzeko estiloan eta […]