Azken asteetan etengabe gora egiten ari dena. Luis Guridiren ustez arrazoi batzuk dira: tendentzia orokorra, Herrialde arabiarren egoera eta espekulazioa. Bestetik igoera horren eraginak ere azaldu ditu Luisek. Horretaz gain, kontuan hartu behar da egungo Mendebaldeko ekonomiaren egoera: ekonomia moteldu da, ez du hazten baina prezioek gora egiten dute (standflakzioa). […]

Datorren larunbatean Gernika-Lumon ospatuko dutena, EHEk antolatuta. Talde horren ustez euskaldunok sasi artetik gabiltza azken urteetan: horra hor, azken finean, euskaldunok ezin dugula euskaraz bizi euskararen herrian. Azken bolada honetan egindako ekimenei (Ezabaketa Astea, Donostiako manifestazioa…) jarraituz, euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatuko dute larunbateko egitarau mardularekin. DESKARGATU HEMEN!!!!!

Aste honetan, martxoaren 15ean, ospatu dena. Hasteko Kontsumitzaileen eskubideak gogorarazi dizkigu Jose Luis Segura EKAko Komunikazio arduradunak. Gainera, EKAk egindako hiru proposamen kontatu du: salaketa gehien biltzen dituzten kontsumo arloetako enpresei zigor zorrotzagoak ezartzea alde batetik, eta bestetik Prezioen  Behatokia zein Kontsumitzaileen Kontsulta-Kontseilua eratzea. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!