Gaurkoan hiru berri ekarri dizkigu Fakun Aznarez Resumen Latinoamericano aldizkariko kideak. Hasteko, Argentinako Maputxeen aldeko epaia komentatu du. Gero, Argentinan jarraituz, Monsanto konpainiaren gliofosfatori buruzkoa ekarri digu. Eta bukatzeko, Brasilen diktadura garaian gertatutakoa argitzeko Egia Batzordea eratu nahi dutela esan digu Fakunek. DESKARGATU HEMEN!!!
Eguna: 2011-03-10
Aurtengo Araba zein nafarroako bertsolari txapelketak finalaurrekoetan sartuko dira asteburuan. Honen harira Jabi lankideak, larunbatean Beran eta igandean Zigoitian parte hartuko duten bertsolarien aurkezpena egin du; halaber ,partehartzaile zenbaitek formato ezberdinetan egin saio batzuk entzuteko aukera ere izango duzu entzule, hala nola Irati Andak eta Oihane Pereak Urizaharreko jaietan balkoitik […]
Kar Kar Gazte taldeak eta Deustuko Gazte Asanbladak antolatuta Deustualdeko (eta Euskal Herriko edozein txokotako) gazteek euskarazko aisialdia eta kultura ekintzetan parte har dezaten. Izena emateko epea martxoaren 30an bukatzen da eta lehiaketa apirilaren 2 eta 3an izango da, ekimen honen antolatzaile Jon Antolinek kontatu duenez. Informazio gehiago karkartaldea@gmail.com helbidean. […]
