Gaurkoan Karlos Linazasorok ‘ Udalbatza bahituaren kasu pollita’ nobela laburra aurkeztu digu. T.ko udalbatza eratzen den egun berean, alkate eta zinegotzi berriak beren karguaren zina egiten ari direla, horra non hartzen duen plaza giza aldra arriskutsuak. Abiapuntu horretatik, eleberri zoro eta dibertigarria eraiki du Karlos Linazasorok. Bestetik Aitor Zuberogoitiarekin ‘Surf’ […]
Eguna: 2011-03-28
Gaurkoan, horren inguruko gai batzuk aztertu ditu Martxelo Alvarez Ahaztuak 1936-1977 elkarteko bozeramaileak. Hasteko, duela egun gutxi bete dira Argentinako militarrek diktadura ezarri zutenetik 35 urte. Bestalde, espainiar estatuan oroimen historikoa berreskuratzeko zenbait egitasmo bertan behera gelditu direla kontatu digu Martxelok. Eta bukatzeko, espainiar estatuan ere, azken bolada honetan ume […]
Pasa den larunbatean kalejira egin zuten Barakaldoko Lutxanako auzokideek, aspaldian politikariek egindako promesak bete ez dituztela gogoratzeko. Kalejira Plastificantes de Lutxana eta Sefanitro fabriketatik, edo Munoa Gizarte etxetik pasa zen, leku batzuk garbitzeko edo auzokideentzako zerbitzuak jartzeko falta direla salatuz. Lutxanako Auzo Elkarteko kide batek komentatu duenez “auzoaren egoera oso […]
Iosu Larrinaga, soziologo eta EHUko irakaslea izan dugu gurekin. Fukusimako zentralaren hondamendiaren inguruan gertatzen ari dena azaldu digu eta katastrofeak izan dezakeen ondorioak aztertu ditu. Halaber, gertakariak Alemanian, Espainiar Estatuan, Euskal herrian… izaten ari den efekto zenbait ere aipatu dizkigu. DESKARGATU HEMEN!!!!
