Korrikari eskainitako bigarren atalarekin gatoz; 80an hasi ginen, eta 2011an amaituko dugu Edurne Brouard eta Igor Elorduirekin Gose, Fermin Muguruza, Joxe Ripiau,Betagarri, Niko Etxart, Afrika, Maider Legarreta..eta abarren korrika kantak eta kontuak entzuten.Korrikaren inguruko kronika ederra! Bota atxurre! DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!

1937ko martxoaren 31an italiar hegazkinak Durango bonbardatu zuten. 74. urteurren honetan, Gerediaga Elkarteko kudeatzaile Ion Irazabal izan dugu gurekin; berak laburbildu digu egun hartan Durangon gertatutakoa ; halaber, Italiatik eskuratu berri dituzten balio handiko bonbardaketaren fotoak aipatu dizkigu eta gaurko egitaraua azaldu. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!

Aurtengoa apirilaren 4 eta 5ean hasiko da, hurrenez hurren, Barakaldon eta Bilbon, Ekologistak Martxan eta Bizizaleak taldeek antolatuta. “Klima aldaketarik ? Sistema kapitalista desegin” lelopean, aurten klima aldaketak eta sistema kapitalistak dituzten loturak aztertuko dituzte metodologia parte-hartzailea erabiliz, Edu Renovales Ekoeskolako antolatzaileak azaldu digunez. Informazio gehiago ekologistakmartxan.org webgunean. DESKARGATZEKO KLIKATU […]