Korrika 1980-2011. Korrikari buruzko saio monografikoarekin gatoz, bi atal izango dituena. Edurne Brouard Korrikaren arduraduna eta Igor Elordui AEKren komunikazio arduraduna etorri zaizkigu Korrikaren nondik norakoak kontatzeko, kantuetatik kontuetara,17 kantu eta sorpresatxoren bat ere bai.Aide Korrika! DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!
Eguna: 2011-03-24
Roots of Nirvana (Distorted Sounds From The Punk Underground) diskoa entzunez eman dio hasiera gaurko irratsaioari Pedro Elias Igartuak. Geroztik, Imuntzok eta Belokik atera berria duten diskoa ezagutzen hasi gara (Gezurra ez da egia). Hori eginda, Persuasions taldeko bokalistak heldu dira, Bob Dylanen kantuen bertsioak grabatu dituztenak “Knockin´On The Bob´s […]
Hileak daramatza Herriaabian Plataformak kanpaina horrekin eta oinarrizko puntuak adostuta, bukatutzat ematen du hasierako prozesua. Hori dela kausa, larunbatean, hilaren 26an, egun osoko jaia antolatu dute Tolosan, Herriaabian Plataformako Iker Arostegik kontatu digunez. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!
El Salvador, Txile eta Brasil bisitatu berri ditu AEBetako presidenteak, eta denetan, oso jarrera larderiatzailea erakutsi du: Brasilen, herrialdeko ministroak arakatu zituzten ekitaldi bat hasi baino lehen; Txilen, bestalde, Obamari AEBek Pinocheti emandako laguntza kkritikatzea ahaztu zaio . Argentinan, bestalde, “Heriotzaren hegaldiak” nortzuek gidatu zituzten ikertzen hasi dira, Fakun Aznarez […]
Araba eta Nafarroako txapelketen martxaren laburpena egin du Jabi lankideak. Arabakoari dagokionez, asteburuan jokatutako Aramaio eta Aguraingo finalerdien ondotik erabakita geratu da apirilaren 2an Gasteizko finalean parte hartuko duten sei bertsolariak nortzuk diren. Nafarroakoari dagokionez, larunbata honetan Elizondon egingo den azken finalaurrekoaren zai geratu behar. halaber, BBK sariketa ere hasi […]
