EAEko Kutxen bat-egite hotzari ekingo diote datozen hileetan eta horrek esan nahi duena azaltzen hasi da gaurkoan Luis Guridi. Gaiaren inguruko epeak, politikarien papera, eraginak, erreakzioak eta gehiago komentatu du Luisek. Bukatzeko, haren ustez, bat-egite horrekin Euskal Banku Publikoak ez du lekurik izango. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!!
Eguna: 2011-03-29
Martxoari dagokiona eta azalean Gabriel Villota irakaslea, artista eta idazlea: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Bankua bete berban atalean Euskara Elkarteen Kongresua eta Naia Barrenetxea oscar saridun deustuarra jorratu dituzte. Arangoitiko arazo amaitezina( igogailuarena), Deustuko Jaien balorazioa edo Prest aldizkariaren 10. urteurrena ere komentatu ditu Lur Mallea Prest aldizkariko zuzendariak. […]
Independentistak Sarea egitasmo batzuekin dabil azken bolada honetan, Aberri Egunarekin, esaterako: aurten bi izango dira apirilaren 24an, Gernikan eta Baigorrin. Hortik aparte, Ideien Faktoria egitasmoa abian jarri dute topagune zabal bat lortzeko. Eta hori praktikan jartzeko, hitzaldi-taillerra egin dute Iruñean eta gauza bera egingo dute gaur hilaren 29an Bilbon, “Globalizazioa, […]
“Txanpi” Zamalloarekin egon gara: ENHEko kide eta Bizkaiko Sagardogileen Elkarteko presidenta da bera; dagoeneko eta bertako sagarrerekin ekoizten ari diren labeldun sagardoaren berri eman digu: egindako ibilbidea, helburuak, komertzializazioa etab. Prest dago sagardo naturala, kalitate berme guztiekin. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!
