Kontsumitzaileok izaten  ditugun arazoen inguruan,  bi gai jorratu ditu Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunak gaurkoan: alde batetik, erosten ditugun mozorro, maskara eta ileorde askok segurtasun arauak urratzen dituzte eta gainera arriskutsuak izan daitezke. Bestetik, Euskaltelen abusuzko jokaera baten berri ekarri digu Jose Luisek. DESKARGATU HEMEN!!!!!

Otsailari dagokiona eta azalean Catalina Maria eskultorea eta artisaua: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajea “Open your ganbara” Deustuko Erriberako bigarren eskuko azokari dedikatu diote. Horiekin batera, Deustuko Inauteriak eta jaiak, “Deustu sentimendu baten jatorria” dokumentala, REK laburren lehiaketa, Zabor organikoaren bilketa eta Bordatxo tabernaren pintxo bat komentatu du Lur […]

Pasa den ostiralean Bilboko Kafe Antzokian 70 bat lagunek burutu zutena. Antxon Mendizabal EHUko irakaslea Foro horren helburuak, funtzioa eta erronka nagusiak  aztertzen hasi da. Gero, Eskubide sozialak definitu ondoren hauen bilakaera kontatu digu. Antxonen ustez, Eskubide zibilei buruzko eztabaidarekin batera praktikan jartzeko momentua heldu da. DESKARGATU HEMEN!!!!!

ENHEko kide Alberto LLonarekin egon gara.Karrantza bailara da Bizkaian behi ustiaketa gehien duen eskualdea; ustiaketa hauek, batez ere era intentsibokoak, minda edota “purin” ugari sortzen dute, horren kudeaketak arazoak sortzen dituelarik. Asuntuari nola aurre egin azaldu digu Alberto LLonak eta ENHEren planteiamendua zein den azaldu. DESKARGATU HEMEN!!!!