Uztailari dagokiona eta azalean “Animalia arrantzaleak”: gai honi dedikatu diote erreportaje nagusia. Euskara bidaide atalean “Urduña mugako hiztegitxoa” jorratu dute eta Zenbaki ta lur izenekoan “Fiteroko lau harribitxi”. Horietaz gain Bagauden inguruko artikulua, Bitakora Kaiera, bi txango eta betiko moduan argazki zoragarri bat. Abuztukoan bost ibilbide tematiko jorratuko dituzte Hektor […]
Eguna: 2011-07-05
Aste honetako astelehenean hasi dira Baionan UEUko zenbait Udako Ikastaro. Besteak beste honako hau: “Euzkadi euzkotarron aberria da?” Ikastaroaren helburuak, orain arte egindakoa, metodologia eta gehiago kontatu digu Uxoa Anduaga Soziologian lizentziatu eta EHUko ikertzaileak. Honen inguruko informazio gehiago: www.ueu.org atarian. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Bizkaiko Pentsionistak Martxan Plataformak deituta ekitaldi pare bat burutu berri dute pentsiodunek. Pasa den ostiralean prentsaurrekoa eman zuten Bilbon, gobernu espainiarrak egindako pentsioen erreforma salatzeko. Eta astearte honetan elkarretaratzea egin dute Santander Banketxearen aurrean (Bilboko Kale Nagusian), Mikel Argiñarena aipatu plataformako bozeramaleak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Ekainari dagokiona eta azalean Begoña Bidarte ginekologoa: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Arangoitiko Irakasle eskolaz, S. Inazio auzoaren inaugurazioaz, inguruko jaiez, Paddy Rekalderen azken liburuaz eta Siroka musika taldeaz mintzatu da Lur Mallea Prest Deustualdeko aldizkariko zuzendaria. Eta, betiko moduan, Gureak kanpoan edo Inkesta atal historikoez. DESKARGATU HEMEN !!!!!
