Aste honetan bukatu da, zuzendaritzaren azken proposamena langileen asanbladak onartu ostean. Luzea izan da gatazka eta atzean hainbat lanpostu eta zerbitzuaren kalitatea izan dira gai nagusiak. Bestalde, sindikatuen arteko batasuna (CCOO izan ezik) azpimarratu du Uxune Iriondo Metro Bilbaoko LAB sindikatuko bozeramaleak. Etorkizuna begira, gai batzuei irtenbidea eman behar dietela […]
Eguna: 2011-07-13
Boltxe.info aldizkari digitalaren hiru gai komentatu ditu Joseba Izagak. Hasteko, Bilboko Kukutza Gaztetxearen egoera larria aztertu du, eraikina eraitsi nahi dutelako. Jarraitzeko, Libiako egoera eta NATOko porrota izan du hizpide Josebak. Bukatzeko, duela gutxi Guatemalan erahildako Facundo Cabral kantari argentinarrari Silvio Rodriguezek gorazarrea egin diola esan digu. DESKARGATU HENMEN !!!!!
Aurtengo Iruñeako S. Fermin jaietan dagoeneko hiru emakume bortxatu dituztela salatu du Bilgune Feministak. Horrekin batera, aipatu elkarteak Udalaren isiltasuna ere salatu du: Udaltzaingoan eta epaitegietan datu gehiago lortzen saiatu dira, baina alferrik. Egoera bideratzeko, hasteko emakumea pertsona bezala tratatu behar dugu eta erakunde publikoek honen inguruko kontzientziazio kanpaina (entzierroekin […]
Aipatu ikastaroa egun hauetan ari dira egiten Eibarreko UEU-ko Udako Ikastaroetan. César Martinez Euskal Herriko Unibertsitatean irakasleak dioenez Euskal Herrian “badaukagu ohitura auzolanean”; hauek indartzea eta bultzatzea izango dira ikastaroaren helburuak, hausnarketa eta partaidetza bultzatuz. Honi buruzko informazio gehiago www.ueu.org atarian. DESKARGATU HEMEN !!!!!!
