Aipatu ikastaroa egunotan ari dira ematen Eibarreko UEUko Udako Ikastaroetan. Euskal Herriaren historia, orain arte izan garena eta egun garena ulertzeko, ezinbestekoa dugu gure aurretikoen ondarea jasotzea, Asier Sarasua Ahotsak.comeko arduradun eta ikastaro honen irakasleak esan digunez. Honen inguruko informazio gehiago ueu.org atarian. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Eguna: 2011-07-14
Joxe Rojas Topaguneko kide eta interneten adituak hiru gai jorratu ditu gaurkoan. Hasteko Bilbon emandako Hardware askearen jardunaldiaz mintzatu da. Jarraituz, Bartzelonako epaitegiak deskargen inguruan bultzatutako epaia komentatu du. Bukatzeko Korea hegoaldeko supermerkatu birtualez berba egingo digu Joxek. DESKARGATU HEMEN!!!
Duela hogei urte Ezkerraldeko herri horrek 42.000 biztanle zituen; egun, 29.000. Joan dira Bizkaiko Labe Garaiak, eta horiekin batera hainbat fabrika, tailler, taberna zahar… 80 hamarkadako krisia argi ikusten zen kalean, gaurkoa aldiz ezkutatuago dago momentuz. Gainera, Erakunde publikoek egoera bideratzeko jarritako plana bukatzear dago, Alvaro Hilario kazetariak kontatu digunez. […]
Malcolm X aktibistak 1965ean, hil baino urtebe lehenago, emandako hitzaldia. Garai hartan, Senatuan Eskubide Zibilen Legea ari ziren eztabaidatzen eta, lege hori onartuz gero, beltz guztiek botoa emateko eskubidea lortuko lukete. Malcolm Xek boterean dauden demokraten joko bikoitza salatzen du eta beltzen batasunerako deia egiten du. Hitzaldiaren lehen zatia. DESKARGATU […]
