Baionako UEUko Udako Ikastaroetan ematen ari den ikastaro batez ari gara. Irudien gizartean bizi gara baina askotan ez dugu nahi duguna ikusten, baizik eta besteek ikustea nahi dutena. Hortik abiatuta ikastaroaren helburuak, nondik-norakoak, metodologia eta gehiago kontatu digu Miriam Peña Arte Ederretan lizentziatua eta doktoregaiak. Honen inguruko informazio gehiago ueu.org […]
Eguna: 2011-07-06
Benetan festibal bitxia pasa den asteburuan Heletan egin dutena: herrikoia, eklektikoa eta logorik gabekoa, are gehiago ehunka laguntzaileri esker ateratzen dena. Antolatzaileen ustez aurten ia 20.000 lagun bildu dira Nafarroa Behereko herri txiki horretan eta pozik daude. Eguraldia lagun, musika eta askoz gehiago izan da Euskal Herria Zuzenean Festibalean: kale […]
Hilaren bian Durangon, hainbat giza -eragilek bilera egin zuten gai honen inguruan. Helburuak, EHNEko Arantza Arrienek azaldu digunez, Elikadura Burujabetzaren aldeko kontzientzia areagotzea eta praktikan jartzea dira. Gogoratu egun Bizkaian hainbat “Kontsumo talde” direla baserritarrekin zuzenean kontaktuan eta astero saski bat jasotzen, bertoko produktuekin. Bide hori sakonduz jarraitu behar dugula […]
