Gaurkoan, bost berri ekarri dizkigu Aitziber Ibaibarriaga Bilboko Bilduko zinegotziak. Hasteko Kukutza Gaztetxearen berri eman du; gero, pasa den larunbateko Konpartsero eguna eta Espainiako Itzulia izan ditu hizpide. Bilboko Auzo Etxeen ordutegi murrizketa ere kontatu digu Aitziberrek, eta bukatzeko auzoetako jaiak, Bilbo Zaharrean eta S. Inazion. DESKARGATU HEMEN !!!!

Duela 75 urte Francok gidatutako altxamendu faxista gerra zibila bihurtu zen Hego Euskal Herrian. Ezagunak dira horren biktimak, eta ugari gure artean, bai gerran, bai gerra ostean, baita tardofrankismoan ere: horretan ari dira lanean Ahaztuak 1936-1977 elkarteko kideak. Uztailaren 18ko gertakari hura gaitzesteko mozio bat sartu dute udaletxeetan, eta dagoeneko […]

Gaurkoan, UEU-ko udako ikastaroetan “Joxe Azurmendi: Lana eta Pentsamendua”-z mintzatu da Alaitz Aizpuru (Filosofian Lizentziatua). “Gizarte manikeistaren aurka, erantzun borobilak gustoko ohi ditugula”esan digu. Bertan, ezkerreko eta eskuineko dogmatismoaren kontrako pentsalari zegamatarraren obran hausnarketa egin da. Informazio gehiago http://basque.criticalstew.org/ (Lapiko Kritikoa). DESKARGATU HEMEN !!!!!