Vojtisek jauna eskalea da Prahako Mala Strana auzoko kaleetan. Ordu txarrean esandako hitz desegoki bategatik, ikusiko du nola gizakien krudeltasunak mixeria gorrira bidal dezakeen pobrerik pobreena ere. Ipuin honetako musika: “Lavender”. Egilea: Roy Merriam. Albuma: Quiet Strings. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Eguna: 2011-07-08
Bi aste pasa dira UEUko Udako Ikastaroak hasi zirenetik eta dagoeneko Eibar eta Baionatik pasa dira. Horien inguruko behin behineko balantzea egin du Irati Iciar Udako Ikastaroen arduradunak. Eta datorren astelehenetik aurrera, berriro Eibarren izango dira, Iruñean azken astea emateko. Honen inguruko informazio gehiago ueu.org atarian. DESKARGATU HEMEN !!!!!!
Horixe izan da Mikel Bujanda Iruñeako Euskalerria Irratiko zuzendariak ekarri digun gaia. Jaietan murgilduta dabiltza Iruñean, baina gaur, hilaren 8a, duela 33 urte Espainiako Poliziak German Rodriguez hil zuela gogoratuko dute. Bitartean, hiriko toki desberdinetan garatzen da jaia, politikariak ere agertzen saiatzen direla. Mikelek bezala lan egin behar dutenentzat, astia […]
Ostiralean hasi eta igandera arte izango da aurtengo Jaialdia. Ostiralean bertan, besteak beste, Dantzaz konpainiak “Sarritsasoa” ekoizpena estreinatuko du. Datozen egunetan, aldiz, Deabru Beltzak, Marseillako Generik Vapeur, Castelloko Scura Splats edo Eidabe taldeak ibiliko dira Bizkaiko herri horretan. Kale antzerkia probokazioa dela esan digu Imanol Agirre antolatzaileak: bere ustez, Euskal […]
