EGKk (Euskadiko Gazteriaren Kontseilua) egitarau zabala prestatu du bere 25. urteurrena prestatzeko, datorren ostiraletik hilaren 26ra arte: hitzaldiak, argazki-erakusketa, mendi-irteera eta kontzertu bat bukatzeko. Ekitaldiak Gasteizen, Donostian eta Bilbon izango dira, eta Batiste Ezeiza EGKko presidenteak esan digunez, “prest daude beste 25 urte emateko”. DESKARGATU HEMEN !!!!
Eguna: 2011-11-02
Pasa den astelehenean ospatu zutena eta bertan, betiko moduan, jende asko, saltoki asko, produktu asko eta salmenta gutxiago. Horretaz gain, ohiko bertsolariak, pilota partiduak, txosnak etab., baina ahaztu gabe Gernikakoa batez ere nekazaritza azoka dela, Patxi Gaztelumendiren iritziz. DESKARGATU HEMEN!!!!!
“Otxarkoaga: Bilbo berriaren hastapena” dokumentala duela gutxi kaleratu dute egileek. Bertan, auzo horren historia kontatzen dute, historia ofiziala zalantzan jartzen duena hain zuzen. DVD euskarrian atera dute eta beste atal bat ateratzeko prest daude. Luis Bilbao egileak komentatu duenez. DESKARGATU HEMEN !!!!!
