Corazon de Maria plaza barriztuta aurreko udatik. Munduko Arrozen egunean ireki zen eta jai handia osaptu zuten. Bi edo hiru urte aurrerago lehiaketa irabazi zuten bulegoa konpartitzen zuten enpresa biek elkar hartuta. Fluxuz Bizi, haien proeiktua. Lortutakoei buruz hitz egin digute, plaza biziagoa, txokoz hornitua, era guztietako jendeak erabiltzekoa, irekia,… […]
Eguna: 2011-11-17
Gaur ere kanta sorta ederra ekarri digu Pedro Elias Igartuak. Hasteko, George Harrisonen kanta batzuk (beste batzuek egindakoak) entzun ditugu. Gero, besteak beste, Ruper Ordorika, Steve Cropper, Rickie Lee Jones edo Little Richard izan ditugu entzungai. Bigarren ordua, aldiz, 50eko Folk musikari eskaini dio. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!!!
Horren inguruko Jardunaldiak antolatu ditu EGKk (Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak) aste honetan Bilbon eta Gasteizen. Joseba Arbaiza geografoaren ustez, hasteko Lurralde antolamenduaren gaurko egoera, gatazkak eta erronkak aztertu behar dira. Lurraldea antolatzeko eredua aldatzea posible dela esan digu Josebak, hiritarron parte.hartzearen bitartez. DESKARGATU HEMEN !!!!!!
“Hartu datuak, hartu kalea, hartu erabakia” lelopean, gaur eta bihar Nazioarteko Jardunaldiak antolatu ditu Alboan elkarteak Bilbon. Alicia Aleman elkarte horren kideak parte-hartzearen garrantzia azpimarratu du. Jardunaldietan Islandia, Honduras, Uruguay, Mexiko edo M-15eko kideek hartuko dute parte. DESKARGATU HEMEN !!!!!!!
Mikel Urdangarinek 2010eko abenduaren 30ean Bilboko Kafe Antzokian eman zuen kontzertua grabtu egin zuen eta grabazio horrekin disko bikoitz bat atera berri du. Bueltatu egin da gaur Kafe Antzokira diskoa aurkezteko. Hona hemen esan dituenak: DESKARGATU.
Gorka Ovejero AHTren aurkako Mugitu ! mugimenduko kideak bi ekarria dizkigu. Hasteko, atzo asteazkenean Madrilgo Auzitegi Nazionalean bere eta beste bi lagunen aurkako epaiketa komentatu du. Bestalde, gaur egungo AHTren egoera Euskal Herrian aztertu du Gorkak. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!
Gaur ere hiru komentario egin ditu Fakun Aznarezek. Hasteko Kolonbiako gatazka izan du hizpide. Gero, Txilen eta Venezuelan ikasteak zenbat balio duen aztertu du. Eta bukatzeko Argentinan Mariano Ferreira hiltzeagatik martxan dagoen epaiketa komentatu du Fakunek. DESKARGATU HEMEN !!!!!
