Apur bat alpertuta gabiz azken aldian (betikolez…) eta lan gutxiago egiteko kantu luzeak ekarri doguz gaurko Kingston Hiria saiora, 7 kantu 75 minututan!! Soul, Jazz, Rap, Fonk, Elektronika, Afro-Beat… JAMES BROWN-EN IPURTZULOA BAINO BALTZAU!!! Ah, Bill Cosby ere pasatu da gure gaurko saiotik… 1. DONNY HATHAWAY The Ghetto 2. LEE […]
Eguna: 2011-11-29
Pantxo Irigaraik hiru gai jorratu ditu gaurkoan. Hasteko, Iparraldeko Bihotzeko Ostatuak (behartsuen neguko aterpetxeak) komentatu ditu. Baionaldean kutsadurak biktima asko eragin dituela ere azaldu digu. Bukatzeko, Arrokia herrian datorren urtean izango den Pastorala izan du mintzagai. DESKARGATU HEMEN!!!!!!
Duela 25 urte jaio zen Deustualdeko La Fundicion aretoa, bertan antzerki, dantza etabarri aukera emateko. Lekuz aldatu ondoren (1996an) hasierako helburuei eutsi diete arduradunek: 25 urte hauetan ia 500 konpainiaren ikuskizunak aurkeztu dira, Marian Etxebarria areto horretako prentsa-arduradunak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Gurasoek nola hitz egiten dute sexuaz seme-alabekin? Galdera horri erantzuna eman dio Igor Erauzkin sexologoak, gurasoek egiten dutenean nola, zertaz, tabuak etab. komentatuz. DESKARGATU HEMEN!!!
