Egun horretan, berriro, Espainiako Konstituzioa ospatu behar dugu, nahiz eta Hego Euskal Herrian soilik gutxiengo batek horren alde bozkatu zuten 1978an. Egoera salatzeko Independentistak Sareak Ordu Berdea antolatu du abenduaren 6rako, Durangon, elkarte horretako Txutxi Ariznabarretak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Eguna: 2011-11-28
Hilaren 23an, EAEko Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean, langileen aurkako neurri berriak aurreratu zituen Jaurlaritzak. Honen inguruan eta hasteko, EILAS sindikatuko Arantza Fdez. de Garaialdek neurri horiek aztertu ditu, berriro “funtzionarioak krisi honen erantzule direla” ematen duela. Arantzaren ustez, krisi honek badu beste irtenbide bat. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Pasa den larunbatean hasi ziren Txorri Herri mailan antolatutako Euskararen astea, eta egunero ekitaldiren bat bederen izango dute abenduaren 3ra arte. Holako egunak-asteak zertarako balio duen ere aztertu du gaurkoan Patxi Gaztelumendik. DESKARGATU HEMEN!!!!!
