Bilboko K. Antzokiko kudeatzaile den Mikel Urbeltz izan dugu gurekin eta noiz behinka egiten digun bezala, gaurkoan ere, datorren hamabostaldian Antzokiak eskaintzen dituen ekitaldien berri zehatza eman digu: kontzertuak, umeentzako emanaldiak, kantu eta dantzarako aukerak… Bete betea dator Antzokiko programazioa. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2011-11-18
Astero bezala bertsoaren mundura hurbildu gaitu Jabi Lauzurika lankideak; gaurko saioan, joan den zapatuan Lesakan egin E. Herriko Bertso Eskolen egunaren harira bizi izandakoak ekarri dizkigu; halaber Bertsoaro-ren azken emanaldiaren laginen bat ere bai eta azkenik astebururako Agenda. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean “Neska-mutilak berdintzeko ahalegina eskolan”. Asteko pertsonaia Imanol Irigoien poeta eta margolaria da; Erdiko kaieran, bestalde, Xostakovitx eta Prokofiev musikari sobietarrak. Termometroan, beste bi artikulu: Espainiako Hauteskunde Orokorrak, eta Fukushima eta umeen gaixotasunak, Mikel Asurmendi Argiako kazetariak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur bertan hasiko dena eta hilaren 27ra bitartean luzatuko dutena. Campos Eliseos antzokian izango dira emanaldiak eta horiekin batera erakusketak, liburu aurkezpena, Txotxongilo femeninoa etab., Antoine Bastero Jaialdi horren komunikazio arduradunak azaldu duenez. Honen inguruko informazio gehiago pantzerki.com helbidean. DESKARGATU HEMEN
