Gaurkoan, bost gai jorratu ditu Pantxo Irigarai Irulegiko Irratiko kazetariak. Hasteko asteburuko euri-jasek eragindako kalteak aipatu ditu; Lurrama azokaren balantzea egin du gero, eta ELB sindikatua eta esne kontuak ere aipatu ditu. Lurralde erreformaz hitz egin ondoren, Baionan eraikiko duten meskitarekin bukatu du gaurko kronika.  DESKARGATU HEMEN!!!!!

Urriari dagokiona eta azalean Jose Angel Lasa eskultorea: berari egin diote elkarrizketa nagusia, Lur Mallea aldizkari horren zuzendariak kontatu digunez. Erreportajeetan, aldiz, “Emaus” eta “Hezkuntzari begira erretirotik”. Arte gehiago dakar urriko zenbakiak, Luis Candaudap margolariarekin. Ohiko atalak (“Begoña eta euskerea”, Inkesta..) eta bi berri bukatzeko, La Komi Gaztetxe eta Briñas […]