Lehen orduan, Amy Winehousen CD berria, Howlin Wolfen 60eko hamarkadako kantak, Al Kooper eta Bill Frisell entzun ditugu, Pedro Elias Igartuaren eskutik. Bigarrenean, aldiz, Bo Didley, eta Rolling Stonesen “Sticky Fingers” diskoaren kantak, baina soul estiloan egindakoak. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Eguna: 2012-01-01
Aurten, ohiko txostena osatu ordez, hamar urteak barnebiltzen dituen txosten berezitua egin du Hizkuntza Eskubideen Behatokiak. Horko zuzendari Garbiñe Petriatik esan duenez, txosten horretan espediente eta kexa asko agertzen dira; Behatokiak hainbat administrazio kritikatu ditu, arlo honetan urratsak eman badira ere, sendoak izan ez direlako. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Asteazken honetan ere Bizkaiko Pentsionistak Martxanek deituta manifestazioa egin dute Bilbon. Elkarte horren Mikel Argiñarenak komentatu duenez, arrazoiak betikoak dira (besteak beste, pentsio eskasak dituztela) eta egoera gehiago zaildu daiteke Madrilgo gobernu berriarekin. DESKARGATU HEMEN!!!!!!!
Hiruhileko bakoitzean hainbat tailer burutzen dituzte Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek. Irrati Tailerra ere egiten dute, eta hona hemen azkena, abenduan bertan prestatuta eta grabatuta. DESKARGATU HEMEN!!!!!
“Corralitoa” duela 10 urte gertatu zen Argentinan, eta horrek zer suposatu zuen aztertu du Alvaro Hilario kazetariak. Horrekin batera, Piketeroak, Herri Batzarrak edo Fabrika okupazioak ere komentatu ditu,gaurko egoerara heldu arte. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Lelo horrekin, Ekologistak Martxanek kanpaina bati ekin dio duela gutxi. Talde horretako Martin Mantxok azaldu digu zer gertatzen ari den olio horrekin Indonesian eta beste zenbait herrialdetan, zer dagoen atzean, agroerregaien eztabaida eta gehiago. DESKARGATU HEMEN!!!!!!
Ohi denez, hiru ekarri dizkigu Joxe Rojasek. Hasteko Sesisesi txapelketaren gorabeherak kontatu ditu, eta gero, Trinkator, aditz trinkoak sortzeko egitasmoa aipatu du. Bukatzeko, Arrasateko Palindromo lehiaketa izan du hizpide. DESKARGATU HEMEN!!!!!!
Aitziber Ibaibarriaga Bilduko Bilboko zinegotziak ekarri diguna. Gaurkoan, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna, Presoen aldeko azken ostirala, Jai egunetan dendak zabaltzea eta Urbaser enpresaren egoera ekarri dizkigu Aitziberrek. DESKARGTU HEMEN!!!!!
