Gaurko saioa Iban Zalduarekin Biodiskografiak liburuan murgildu gara. 2011an kaleratu zuen liburua eta bertan bere bizitzako 39 diskoren haritik tiraka sortu dituen istorioak biltzen ditu, nagusiki Pop eta Rock artean mugitzen diren diskoen baitakoak. Aurreneko proposamenak -The Beatles-en ‘Revolver’ 1966an,jaio zen urtean, argitaratua, ipuinez, musikak eta oroitzapenez mintzatu gara Piperpolisen. […]
Eguna: 2012-01-31
Larrabetzuko hainbat elkartek, udalarekin batera, kultura eta kirol agenda adostu dute datozen hileetarako. Otsailean, hiru ekitaldi nagusi izango dituzte, Patxi Gaztelumendik kontatu digunez: Kanpomartxo, Asel Luzarragaren hitzaldia eta Inauteriak. Honen inguruko informazio gehiago larrabetzu.net webgunean. DESKARGATU HEMEN
Gaurko Irakaskuntzaren greba eta mobilizazioekin hasi da Pantxo Irigarai bere kronika egiten. Gero, Ernesto Praten kasua, Kontseilu Orokorraren aurrekontua eta hartza izan ditu hizpide. Bukatzeko, azkenean bai, aurten ere Maskaradak izango direla Zuberoan kontatu digu Pantxok. DESKARGATU HEMEN
Ihaute/ Haratuzte sasoian gaudela, horietako zenbaiten berezitasunak aipatu dizkigu Jabi Lauzurika lankideak: Lantz eta Ituren; Mundaka eta Durango…. Pertsonaiak, ohiturak, kantak…. Bakiotzetik jasotako musika eta giroa ere entzungai duzu entzule. DESKARGATU HEMEN
