Urte honetako lehenengo Piperpolisen musika izan da protagonista nagusia. Musika mota ezberdin bi, gainera. Batetik, bikote akustiko bizkaitarra den Hutsa taldekideekin hitz egin dugu. Haiek definitzen duten bezala, kafearekin batera lasai gozatzeko musika egiten dute. Gurekin taldeko ahotsa eta melodien sortzailea den Maria izan dugu proeiktuaz berbetan. Bestetik, Rap Herria […]
Eguna: 2012-01-09
Erreportaje nagusia “Euskal moda”-ri eskaini diote, Biarritzetik Bilboraino. Horretaz gain, Nafarroako bost ur-jauzi, Durangoko Plateruak edo Euskal Herriko lehen artzainak. Otsailekoan, Nafarroaren konkista izango da protagonista, Hektor Ortegak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN.
Kolosala eta gehiago izan zen eta lehen erreakzioak heldu dira dagoneko. Patxi Gaztelumendiren ustez helburuak ari dira betetzen, euskal presoak Euskal Herriratzeko. Urratsez urrats, lanean jarraitu behar dela uste du Patxik. Solasaldia DESKARGATU HEMEN.
Josu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslea etorri zaigu, bi gai mahaigaineratu dituelarik: alde batetik, zapatuan Bilbon bizi izan zen mobilizazioari buruzko zenbait aburu eta bestetik Petronorren “geldialdia”, kotxe salmenten jeitsiera eta errepideak egitearen loturak krisi ekonomikoaren kontestualizazioan. Pil-pilean dauden bi gai, zalantzarik gabe. DESKARGATU HEMEN.
Barakaldoko Sefanitro enpresa gure memoria kolektiboan dago txertatuta: lana, kutsadura, istripuak…Orain, enpresa horrek utzitako orubea hasi dute garbitzen, baina Barakaldoko Udalak bertan 200 luxuzko etxebizitza eraiki nahi izateak bazterrak harrotu ditu, Gotzon Hermosillak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN!!!!!!
