Artega ei zegoen bazkaltzera heldu garenean. Zer egin? Argi: ardao apur bat bazkariagaz :-)! Raka-raka atera dira hainbeste kontu interesgarri, eta haietako ale batzuk uhinetara: Abusu Sarean, eskolan “auzo osoa behar dogu ume bakoitza hezteko” sinisten zutelako hasi ei zana; Bidelagun proiektua, auzoko jendea […]
Eguna: 2012-01-23
Anarkista, punkia, eta kantari barik ohiularia dela esan digu bere burua aurkezteko, besteak beste. Anarkismoa zer den? Besteak (gizaki, animali, inguru,…) zapaldu barik, libre, etika baten barne bizitzen,… saiatzea. Zaila eta kontraesanez jositako bidea da eta. Etsaiak (norbera etsai nagusi, sarri) sortu munduan korronte kontran, mugak gainditu nahian. Anarkiaren galbahetik […]
“Menpekotasuna” ipuinean txikitan eskolakide izandako bi gizonen enkontrua ikusiko dugu, eta iraganaren tentakuluak zein modu sotiletan hel daitezkeen oraineraino. “De Pauli irakaslearen etsamina” izeneko kontakizunean, berriz, ohartuko gara nola berez estresagarria den egoera bat, klaseko azterketa bat alegia, hil ala bizikoa bihur daitekeen. “Entropiarena” deritzon narrazioan ikusiko dugu zer gertatzen […]
Barakaldoko Udalak, berriro, euskararekiko duen mesprezua erakutsi du. Azkenak propagandan agertu dira, publiko diren oharretan edo Hirigintzari buruzko liburuxkan, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Iñaki Barzena, EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan-eko taldekidea izan du gurekin; Krisi ekonomikoaren nondik norakoak aipatu dizkigu eta hainbeste aipatu eta indarrean jartzen ari diren murrizketen irakurketa egin; krisiarekin “negozioak” egiten dituztenak ere aipatu dizkigu; halaber, soluzioak bilatzekotan nondik jo beharko genukeen mahaigaineratu du. DESKARGATU HEMEN
