Azalean “Txillardegi herrigilea hil da” agertzen da eta zendu berriari orri batzuetako komentario eta hausnarketa dedikatu dizkiote. Gainera, Dibortzioa, Maria Bayo, etorkinak erdialdeko Amerikan, Sergi Pamiés eta Haiti jorratu dituzte, Mikel Asurmendik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2012-01-20
Gaur hasi du SETEMek aipatu kanpaina, arropa, elikagai eta finantza etikoetan oinarrituta. Edu Portillak adierazi duenez, kontsumoaren ondorioei buruz gogoeta egin nahi dute eta datorren astean Bilbon eta Bizkaiko zenbait herritan izango da. DESKARGATU HEMEN
Aitziber Ibaibarriagak bolo-bolo dabiltzan zenbait berri ekarri dizkigu gaurkoan: jai egunetan dendak zabaltzearena edo Kukutzaren aurkako epaiketak. Horietaz gain, Bilduk Udalari dagokion sei hilabeteko balantzea egin du. DESKARGATU HEMEN
Hasteko lau aste falta direla, EAJk aurten ere bi desfile izango direla erabaki du. Desfile bakarraren alde Konpartsak, PSE, Bildu, 7 Kaleetako hainbat merkatari eta tabernari, Bilboko talde asko eta gehiago agertu diren arren, azkenean desengainu handia hartu dute, Itziar Villasañez Konpartsetako bozeramaleak kontatu duenez. DESKARGATU HEMEN
