Bihar Udalbatza izango dute eta gai nagusia Aurrekontuak izango dira. Horrez gain, besteak beste, Iñauterietako Desfilea, Enpresaldeen itxiera eta Presoen aldeko mobilizazioak komentatu ditu Aitziber Ibaibarriagak. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2012-01-27
Duela gutxi Getxon hainbat eragilek zein norbanako batzuek osatutakoa, Getxoko itsasoan egin nahi duten dragaketaren inguruan. Plataformak dragaketa horren eraginak aztertu eta informazio zabaldu nahi du. Bihar larunbata, elkarretaratzea egingo dute Algortako Portu Zaharrean. Plataformako Paul Lakak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan hiru gai ekarri dizkigu Euskalerria Irratiko Mikel Bujandak: hasteko, Nafarroan diru kontu ugari daudela esan digu. Gero, Lodosa-Sartagudako Ibaialde ikastolaren egoera latza komentatu du. Eta bukatzeko Inauteriak (astelehetik aurrera Iturenen eta Zubietan) aipatu ditu Mikelek. DESKARGATU HEMEN
