Atzo hasi ziren ikastaro honekin, gaur bukatzeko, Eibarko Markeskoan. Helburuak, programazioa, metodologia eta gehiago kontatu digu Iñigo Roquek. DESKARGATU HEMEN
Hilabetea: ekaina 2012
Asteburu honetan izango da, ostiraletik igandea bitarte, Heletan. Aurten ere estilo guztietako musika eta askoz gehiago entzungai eta ikusgai izango da Nafarroa Beherako herri txiki horretan, Izarne Molinak kontatu digunez. Honen inguruko informazio gehiago: www.ehz-festibala.eu gunean. DESKARGATU HEMEN
… ta Ska pila bat! Duke Reid, The Blues Busters, Stranger Cole, Eric Donaldson, New York Ska Jazz Ensemble, Maytals, John Holt, Phyllis Dillon, Alice Russell, Naomi Shelton… SAIOA DESKARGATU (nahi badozu)
Gaurkoa, errepasoa egiten hasi du Luis Guridik. Hasteko, Europako krisi ekonomikoa aztertu du berriro; gero, etorkizun motzera begira, egoera zaila dela esan digu Luisek: txarrena ez da oraindik heldu. DESKARGATU HEMEN
Gaur Eibarren hasi direnak, datorren ostirala bitartez indarrean egongo direnak. Bederatzi ikastaro prestatu ditu UEUk, Idoia Torregaraik kontatu digunez. Honen inguruko informazio gehiago lortzeko: www.ueu.org gunean. DESKARGATU HEMEN
ELB eta PSko Frantxua Maitiaren arteko polemikarekin hasi da Pantzo irigarai. Gero, Senperen pasa den igandean egindako AHTren aurkako manifestazioa komentatu du, eta Ustaritzeko gazteen eta Herriko Etxearen arteko hika-mikak ere. Bukatzeko, asteburuan Heletan izango den EHZ festibalaz hitz egin du. DESKARGATU HEMEN
Gaur Xerezaderen Artxiboan lurrezko jaka beltza jantzi dugu rock´n roll doinuen abaroan sortutako ipuinak irakurtzeko. Beraz, naturala den bezala, bi poesia zale amorraturengana jo dugu —zer da rock´n rolla, poesia ez bada?— haiek liluratu zituzten kantu haien misterioa eta magia beren istorioetan dastatzeko irrikaz. Luistxo Fernandezen “Eskuak ugatz guruinetan” eta […]
Ikasturteko azkena egin du Igor Elorduik, Bizkaiko AEKren prentsa-arduradunak, eta egun hauetan eta datozenean zertan ibiliko diren kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
Apirilaren 14an hasi ziren Ez Irentsi! herri-ekimenaren txandak, baraualdia egiten aldarrikapen batekin lagunduta. Gaurkoa (eta biharkoa) Patxi Gaztelumendi Bilbo Hiria Irratiko kolaboratzailea egiten ari da. DESKARGATU HEMEN
Xabier Aierdi soziologo eta EHUko irakaslearekin egon gara. Hamar minuturi ez bi galderari erantzuteko: Sortu-ren legalizazioari buruz, zer? eta “biktima” autoizendatu diren eta “Nanklaresko bidea” hartu duten ETA-kieen arteko bilerak… Ezin da gauza gehiago esan hain denbora gutxian! DESKARGATU HEMEN
