Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren gaurkoarekin hasi da Mikel Urbeltz Kafe Antzokiko egun hauetarako programazioa aurreratzen, Khea Ziaterren “Satisfaktion” antzezlanarekin. Bihar errepikatuko da, eta bihar ere Lagun Artean Kantari izango da. Ostegunean “Iñigo gogoan” herri ekimenaren prentsaurrekoa, BBK XXIII. Sariketaren finala eta Stereorocks. Ostiralean, aldiz, Gabriel Aresti euskaltegiaren Jaia, larunbatean […]

Gaurko 11 ispilu saioan Bob Dylan Minnesotako bardoaren Mr tambourine man kantu ezagunaren bost bertsio entzungai izan ditugu, hurrenez hurren, The Byrds, Gregory Isaacs, Bob Sinclair, Cloud Cult eta Ólöf Arnalds-en eskutik jaso ditugu kantu honen aldaera guztiz ezberdinak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/11ispilu/150324hamaikaispilumrtanboringman.mp3  Deskargatu hemen  

Berri horrekin hasi da gaur Jabi Asurmendi gure teknologia arloko kolaboratzailea. Izan ere, Googlek garatzaileek modu seguruan programatu eta kodea partekatzeko Google Code tresna itxiko duela iragarri du, azken urteotan proiektu berri eta indartsuak atera dira eta berea bertan behera uztea erabaki du Mountain View-eko erraldoiak. Arrakastatsuagoak suertatu diren GitHub […]

Korrikaren 19. edizioa aurrera doa eta gaur Bizkaian izango dugu bigarrenez, Barakaldon hain zuzen arratsaldeko 17:25ean sartuko da, Erandiotik etorrita eta “gasolinoz” itsasadarra zeharkatuta. Horren inguruan, hainbat ekitaldi ari dira egiten egunotan, Gotzon Hermosillak kontatu zigun atzo Korrika nola iritsiko den eta Ezkerraldean zer egingo duen, horren inguruko ekitaldi ugari […]

Bilboko Harrapazank aisialdi zirkuituaren 10. edizioa bukatzear dago baina oraindik ekitaldi batzuk geratzen dira. Topaguneko Itxaso Paia antolatzaileak eman dizkigu honen inguruko xehetasunak. Harrapazank eszena lehiaketaren finalak asteburu honetan, martxoaren 28an eta 29an izango dira, hurrenez hurren, junior eta senior mailen irabazleak aukeratzeko galak hain zuzen ere.  Horrez gain, aurten […]

…baina Iosu, Erlantz eta Apolo lasai, etengabe hori bai, bertsoekin gozatzen! Gaurko lehen hitz- neurtu musikatuak Nafarroako Txapelketako azken finalaurretik datozkigu, Burlatatik alegia. Ondokoak, Arabako hiriburuan “Gora Gasteiz” lelopean egin saio eder batetik. Halaber, aurtengo BBK sariketaren inguruko azken notiziak eta astebururako agendak ere lekutxoa dute gaurko POTTO emanaldian. Biba […]

… lurrinak ekarri dizkigute gaurkoan Agusek, Agurrek, Iosuk eta Apolok. Txingudiko badia eta Abadia gaztelua bisitatzeko hainbat zehaztapen; ahate- gibela sagardoarekin nola prestatu; Auxtin Alkat-en azken diskaren nondik norakoak; Korrikaren hastapen eta ibilbidea larunbata- iganderako…Eta gainontzeko agendari dagozkionak, Mieltxoren eskutik datozkigu gaurko “Asteburuan, ze ingou?” proposamenez beteriko emanaldian. Goza eta […]

Gaur ere disko sorta ederra ekarri digu Pedro Elias Igartuak, musikaz behar den bezala gozatzeko. Lehen orduan, besteak beste, Tony Allen, Led Zepelinen “Physival Graffiiti” albumetik, Belako, Kiko Veneno, Berri Txarrak edo Jacques Brelen kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Joan Baez, Bob Dylan edo PaquitoD´Rivera-Ernesto Lekuonaren batzuk jarri dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150319soinugeladilan.mp3 […]

“Euskahaldun” lelopean, ostegun honetako arratsaldeko bostetan hasiko da Korrika 19 Nafarroa Behereko herri txiki horretan. Korrikak egun batzuetan bisitatuko du Bizkaia, datorren asteko astelehen, astearte, asteazken, larunbat eta igandean, Bilbon bukatzeko hilaren 29an. Egun horretan ere, Urepelen bezala, euskal hedabide batzuk elkarlanean ibiliko dira, Asier Amondok kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150318solasasiergarcia.mp3  Deskargatu […]