Gaurko saioan Izaro Andres Mallabiako kantariarekin egon gara. Aste honetan Gernikako Lekuek jaialdian eta Bilboko kafe antzokian izango da bere kantuak aurkezten. Sarean Paradise kantua zintzilikatu eta fenomeno bihurtu da Izaroren kanta, ordutik kantariak bere ametsak betetzen dihardu. Musikaz eta bere ibilbideaz aritu gara. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/150309piperpolisizaroandrespod2(1).mp3  saiaoa entzuteko klikatu hemen.  

Otsailari dagokion Deustualdeko Prest! aldizkariaren zenbaki berria aztertu dugu Lur Mallea kazetariaren laguntzarekin. Azalean Iñaki Garcinuño, Bizkaiko patronala biltzen duen CEBEK elkartearen lehendakaria. Erreportajean Kukutza Gaztetxea jorratu dute, eta “Barkua bete berban” hastear diren Deustuko jaiak. Horietaz gain, “Behin Batean”, “Gureak kanpoan”, Inkesta edo “Yolanda Gonzalez gogoan” artikulua aipatu ditugu. […]

Otsailean Bilboko Hika Ateneoan izandako hitzordurik garrantzitsuenei errepasoa egin ondoren, Jabi Blazquezek martxoan hainbat ekitaldi prestatu dituztela esan digu: mahai-ingurua, garagardo-dastaketa, musika, argazki-erakusketa… Apirilerako ideia berriren bat indarrean jartzeko asmoa dutela gaineratu du Jabik elkarrizketa honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150309solasjabiblazkez.mp3 Deskargatu hemen

Atzo partidurik ez, Udalak (PSEren gobernupean) ekitaldi berezia egin zuelako Espainiako hainbat herrialdetako ordezkaritza duten etxe erregionalekin. Gotzon Hermosillak kontatu digunez, afera zera da: Udalak ordaindu zuela eta, udal hauteskundeak hurbil egonik, erabilera horrek gainontzeko alderdien kexua eragin duela, kontutan hartuta Barakaldoko PSEko zerrendan ordezkaritza horietako hainbat lagun agertzen direla. […]

Egunak emandakoaren errepasoa egin eta Arrosa Sarearen IV. topaketa-jardunaldiko partaide eta protagonistei lekua egin diegu, uhinetan, geure esparruan. Gaurko hitzaldi, mahai inguru zein tailerren emaileen hitzei lekua egin diegu, baita Bilboko Kafe Antzokiari, goizeko saioetarako gelak eta irratsaiorako estudioa prestatu diguten Bilbo Hiria irratiko anfitrioiei ere. Sarearen sorrerara begira jarri […]

Bada, zenbait proposamen berri bezain interesgarri ekarri dizkigute Agur, Agus, Iosu eta Apolok. Gure inguruan gutxi ezagutzen den Lagran herrixkatik gora dagoen Kantabria mendilerro alderako ibilbidearekin batera, barazki menestra nola prestatu zehatz azaldu digute; halaber larunbatean Bilbon Arrosa irrati sarekoek eginen dituzten IV. jardunaldiei buruzko nondik norakoak…eta gauerako K. Antzokian […]