Eibarren pasa den astean egindakoari errepasoa eginez hasi da Idoia Torregarai UEUko Komunikazio arduraduna. Gero, bihartik aurrera Baionan izango diren bost ikastaro azaldu du. Eta datorren astean, ekuatorea gainditu bezain pronto, Udako Ikastaroak Eibarrera joango dira berriro. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150707solasidoiatorregarai.mp3 Deskargatu hemen.
Hilabetea: uztaila 2015
Iragan astean Arcelor lantegian barakaldar langilea hil zen lan istripuz, bigarrena azken hamabostaldian. Atzo eta gaur elkarretaratzeak egin dira lan istripu horiek salatzeko, BERRIAko Gotzon Hermosilla kazetariak kontatu digunez. (Argazkia: BERRIA). https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150707solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen.
Xabier Lauzurika Uriguen, Apolo, larunbatean joan zitzaigun. Gaur Bilbo Hiria irratian bere inguruko saioa egin dugu, ezin genuen bestela eta ezin genuen besterik egin astelehen mingots honetan. Hainbat lagunen ekarpenek bere izaera bakana eta kontraesankorra marrazten lagundu digute: gizon itxuraz gogorra eta gertuko lagun xamurra, iritzi-emale zorrotza, zirikatzaile irreberentea, bizizalea, […]
Jabier Lauzurika lagun eta lankidea atzo joan zitzaigun, ustekabean, abisatu gabe, agur esateko aukerarik eman gabe. Bilbo Hiria irrati honetako esataria genuen Apolo, baina beste hainbat saltsatan ere ibilia zen. Urte luzez Gabriel Aresti euskaltegian euskara irakasle ibilia, Zenbat Gara elkartearen eraketan berebiziko rola izan zuen, Kafe Antzokiaren sorreran bezala. […]
Noizean Behin Mungialdeko taldeak lan berria kaleratu du, Oinutsik (Autoekoizpena,2015). Orain arte kaleratutako kantak formato elektroakustikora ekarri dituzte; lan gomendagarria eta atseginez entzuten dena. Taldekideak Ander Gorostiola, Ibai Alzaga, Alex Pelaez eta Garikoitz Balbas dira. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/150625katalanaknoizeanbehin.mp3
Horixe da aste honetako proposamen nagusia: hiru egunez, musikaz,antzerkiaz, dantzaz, eztabaidaz… Lekornen gozatzea. Eta horrekin batera beste proposamen batzuk baditugu: Lapurdiko hondartzak, Amaiur mendia, “Piper beteak” sukaldatzea, The Uskis entzutea… Ohiko taldea oporretan dagoen arren, asteburua ondo prestatzeko proposamenak ez dira faltako Bilbo Hiria Irratian. Argazkia: (Pierre Balacey / EHZ). […]
Amaiera, Frank Herbertek Dune eleberri, Dune film, Dune telesailetarako prest utzi zuen istorioan hasierari buruz esan bezala, oso momentu de-li-ka-tu-a da. Guk gaur ez dugu arriskatu nahi izan. Seguru eta katoliko jokatu nahi izan dugu. Amaiera txukun bat jarri nahi izan diogu Eremuz Kanporen 3. denboraldiari. Ez dugu batere arriskurik […]
Getxoko XXXIX. Jazzaldiaren Hirugarren Milenioa atalak Victor de Diego Trioren emanaldia eskainiko digu ostegun honetan. Bertan, Victor de Diegok (saxujolea), Jordi Gasparrek (baxujolea) eta Gonzalo del Vallek (bateriajolea) osatutako hirukoteak “Tribute” beren diskoaren piezak joko ditu. Gaurkoan, Alvaro Hilario kazetariak Victor de Diego elkarrizketatu du, aspaldion Bartzelonan bizi den Bilboko saxofoi jotzailea. […]
Euskal preso Politikoen Kolektiboarekin hitz egin du Sustrai Colinak. Erdiko Kaieran EHZ festibala dugu, eta Termometroan Amiantoren arazoa Italian. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Net Hurbileko artikulua komentatu du: “Marshall uharteak eta bonba atomikoak”. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150703solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150702solasasteane%20zabala.mp3 Deskargatu hemen
