Sinkuartel konpartsa “ezagutzea” tokatu zaigu gaurkoan, gure emankizun sorta berezi honen azken egunean. Konpartsaren sorrera, antimilitarismoa, inbasioak eta beste hainbat kontu errepasatu ditugu. Triangunean daude, Bizizaleak eta Mekauen konpartsekin batera, eta gaueko bizitza eroa egiten dute, egunez pixkat narraz ibiltzen badira ere. Moteroak dira aurten eta bokata egile finak, aurten […]
Eguna: 2015-08-29
Aixeberri konpartsa eta bere inguruko Aixemendi mendi taldea ezagutu nahi izan ditugu eta horretarako Iker etorri zaigu. Otxarkoaga aldeko konpartsa dugu Aixeberri, eta auzoko zenbait dinamiketan esku hartzeaz gain Aste Nagusiko zereginetan oso aktiboa da, gastronomikoan zein konpartsen arteko lehietan maiz ikus ditzakegu otsoa irudikatzen duen kamiseta urdin eta laranja […]
Ferrolen itsasontzia hartu aurretik harrapatu ditugu Tonino eta Dammiano, Torinoko Toronbole anaiak, Argentinara abiatu aurretik emanaldia egingo baitute larunbatean Kulturgunean. Beraiek eta La mamma ikusi ahal izango ditugu Aste Nagusian bihar 13:00etan, txotxongiloak, antzerkia eta magia nahasten dituen ikuskizunean. Familia osoak barre eta ondo pasateko ikuskizun berria. https://bilbohiria.com/docs/podcast/astenagusia/150828toronbole.mp3 Deskargatu hemen.
