Ylenia Baglietto eta Mikel Losada aktoreekin Caperucita feroz antzezlanaz jardun dugu. Egunotan BBK aretoan ari dira eskaintzen, asteazkenera arte, 20etan eta 11:45ean. Aste Nagusian nagusi izan ohi diren kanpoko ekoizpen handiez gain, bertako aktoreek antzeztutako bertako antzezlanak ere badira egunotan (Pabellon 6-en ere bada emanaldirik). Hurrenez hurren, eibartarra eta ermuarra […]
Eguna: 2015-08-25
“Moskeo” kanpainia egin dute, bideo biralak eta mugimendu kriptikoak sare sozialetan… atzean zer zegoen kontatu gabe. Jakinmina sortu dute, inondik inora, eta denbora gutxian jarraitzaile mordoa lortu. Larunbatean, baina, Llano Proiekt hori zer demontre zen jakin genuen: Barakaldoko auzo bateko kartoi banda da, baina ez nolanahikoa: 1978tik martxan dagoen banda da eta […]
Oihana Pascual eta Gurutze Beitia hartu ditugu gure estudioan, hamaiketakoa jan bitartean. Neke apur bat somatzen zaie baina oraindik Aerobithoierako sasoian daude. Oihana euskara irakaslea da, Gurutze, berriz, ikaslea, eta elkarrizketa osoan euskaraz ederto moldatu da. Txupinean bizi izandakoak, pasadizuak, euria, jendetza… Aktorea den arren, larunbatean oso urduri egon zela […]
