Elkartasun keinuak hizpide izan ditugu Txori Barroteko Ibairekin. Gaur hasiko den egitarauan Itziarren Semeekin hasiko da, bihar La Rabia y los sueños, gero Pixontxis, asteazkenerako Elkartasound sistema euskal raperoen lehia izango da (10 rapero bertsotan), ostegunean Izare ugaokoa, zuzenean koadroa margoztuko du, ostiralean Enkore eta zapatuan Vendetta txikia izanen da. Zer dagoen izen horien atzean […]
Eguna: 2015-08-24
Trikimailu konpartsako Josu Grandibal izan dugu gurekin. Iaz ezagutu genituen, Aste Nagusia konpartsa moduan bizitzen hasten zirelarik. Aurten txosna ere ipini dute areatzan eta, hasiberrientzako oso erronka zaila den arren, nahiko ondo moldatzen ari direla dirudi. Aisialdi mundutik datoz konpartsakide asko, asko begirale zereginetan ibiliak dira eta euren burua antolatzen […]
Komantxe konpartsako Gisèle izan dugu bere konpartsaren berri ematen. Txosna-baserria atondu dute, swing dantza egiten abilak direla erakutsi dute eta, Gisèle bera dagoen programazio taldea ahalik eta egitarau txukunena saiatzen da, ahalik eta diru gutxien gastatzen. Musikazaleak dira okupak, kontzertuek adierazten dutenez (Cherry Boppers, Berta Bittersweet…) baina antzerkia ere izango […]
Txori Barrote konpartsako Nora Egiguren izan dugu, bere konpartsak, Hau Pittu Hau eta Eguzkizaleak konpartsekin batera osatzen duten Euskalguneko egitaraua azaltzeko. Haurrez inguratuta etorri zaigu, eta bereziki haurrentzat programatu dituzten ekintzak nabarmendu dizkigu. Aurten estreinakoz haurrentzako ekitaldi gastronomikoak eurentzat. Transmisioa lantzeari garrantzitsua deritzo, konpartsakidea izatea zer den belaunaldiz belaunaldi zabal […]
Txupinera ardura utzi berritan hartu dugu Loreto Errasti gure emankizun berezi honen estreinako elkarrizketan, Piztiak konpartsako kide moduan etorri zaigu. Hala ere, berak argitu digun moduan, txupinera izendapena ez dute inoiz galtzen behinola izandakoek. Ostegunean bertan jantziko du berriz uniformea, beste txupinerekin batera urteroko omenaldia eta bazkaria egiteko. Konpartsa animalista […]
