Mikel Oñederra algaratar azkoitiarrak ekarrita etorri dira Aitza eta beste trikitilariak. Bost gazteko koadrilla ekarri du, berez 12 diren arren. Trikiti zaharra eta pieza gazteak, ondo pasatzea, jaiak, jan-edana eta jaiak girotzea maite dute. Gaur Bilbora etorri dira, Iparralde Eguna alaitzera. Landakanda pandero maisuaren estiloan jo dizkigute pieza sendo batzuk… […]

Aste Nagusian jateko faltarik ez da izaten, gehiago falta izaten da loa eta atsedena, ordu gehienak esna ematen baititugu. Gose taldeko lagunen bisita jaso dugu, Osoron eta Ines, faranduleroa eta folklorikoa, batak besteari esatera, ardoa edatera. Askotan egonak dira gure jaietan eta astelehenean Kulturgunean jo zuten. Oraindik ez ei dakite […]

Igor Auzotarrok koordinakundeko ordezkaria dugu. Duela urte batzuk Bilboko zenbait auzotako Jai Batzordeen artean Auzotarrok koordinakundea sortu zuten, herri jaien antolakuntzan indarrak eta esperientziak batzeko asmoz. Guztiok ditugun arazoei erantzun bateratua eta koordinatua emateko asmoa du elkarte honek eta kultura sustatzeko auzoen arteko elkarlana bultzatzeko, kide diren 22 auzoetan. Aste […]

Askapeña konpartsako Itsaso etorri zaigu, pixkat nekatuta, bart txandan ibili delako. Txosnan “lan asko, baina gustora” egiten dela dio. Berak kontatu digu Askapeña duela 24 urte Bilbon euskal internazionalismoaren inguruan zebiltzaten lagun batzuek sortu zutela. Konpartsa “gero eta sendoagoa” dela kontatu digu, urte osoan, Bilboko Konpertsen programazio batzordean eta beste ekintzetan dabilena. […]

Aurten hirugarren urtea du ALGARA konpartsaren Katalunia Egunak. Gaurkoan Societat Coral El Gotim taldea etorri zaigu. Gizonezkoez osatutako taldea da, zuzendaria izan ezik, eta caramellesen ateratzen dira kantatzera. Llorençetik kanpo kantatuko duten lehen aldia da eta sardanak, habanerak, euskaraz eta katalanez kantatuko dituzte. Kantaera eta talde mota tradizionala osatu nahi izan dute, […]