Bihar hasiko da Ondarroan Marabilli festibalaren hirugarren edizioa. Aitzol Aramaio zenaren omenez sortutako ekimen honek aurten hiru egunez era guztietako sorkuntza adierazpideak aurkituko ditugu topaketa honen egitarau zabalean. Festibala “zerbait bizia da” Kirmen Uriberen esanetan, bertan 16 urtetik 80 urtera arteko gazte, heldu eta zaharrek esku hartuko dutelako. Albertok eta […]
Hilabetea: iraila 2015
Pasa berri den hauteskundeen kanpainan bigarren planoan, atzean, geratu dira gai horiek. Kontuan hartuta herritarren eguneroko bizitzan duten garrantzia, Iñaki Barcenak alderdi eta plataforma guztien mezuak eta praktikak aztertu ditu: bere ustez, CUP izan da mezu desberdinak bota dituena, eta horrekin batera Catalunya Si que es Pot (ICV+Podemos). Etorkizunean, Katalunia burujabe […]
Sorpresa pozgarria hartu berri dute Barakaldoko euskaldunek, bertatik Gotzon Hermosilla kazetariak kontatu digunez: alkatearen arabera, laster eratuko dute Euskararen Aholku Batzordea. Berri ona da, inondik inora, baina lehen gertatzen zen bezala, udalak honen inguruan ateratako oharra gazteleraz baino ez dago idatzita. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150930gotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
Kataluniako hauteskundeen emaitzak aztertzen aritu gara gaur goizean, Bartzelonan berri emale izan dugun Jabi Zabalarekin. Junts Pel Sí hautagaitzaren garaipenari (62 diputatu), CUP hautagaitzarenak (10) gehituz gero, independentziaren aldekoek 20 eserlekuko aldea ateratzen diote unionismoaren blokeari (Cuitadans, PSC eta PP). Ikusteko dago oraino jarrera argirik hartu ez duen Catalunya si que es […]
Emakumeen Mundu Martxaren 4. edizioa gaur goizean sartu da Euskal Herrira, Tafallara hain zuzen. Egunean zehar, Gares eta Iruñea bisitatuko ditu bortizkeria matxista gaitzesten duen martxa hau. Eta datozen egunotan Gipuzkoa, Iparralde atea Araba zeharkatuko ditu, larunbatean Bizkaira sartzeko, Igorretik. Gero Portugalete eta Getxotik pasako da, eta igandean, urriak 4, […]
Gaur ere, aste honetan Bilboko Kafe Antzokian izandakoari errepasoa egiten hasi da Mikel Urbeltz: kontzertuak (Metz, Blues Morning, Vetiver..) eta Xamarren “Tradizioari traizioa” hitzaldia. Gaur, aldiz, Imperial State Electric, Highlights eta Kilauea izango ditugu, eta geroxeago beste saio batean Stereorocks. Bihar larunbata, Hogjaw eta Dingos & Flamingos taldeak. Datorren astean, […]
Aste honi dagokiona, eta azalean Argia eguna Oñatin, pasa den igandean ospatu zutena. 75eko fusilatzeak (Txiki, Otaegi eta beste 3 pertsonenak) bitan agertzen da: alde batetik Pertsonaian, Mertxe Urtuzaga Otaegirekin, eta bestetik Juan Mari Arregik idatzitako artikuluan. Bestalde, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko Lehendakaria elkarrizketatu dute, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak […]
Goizetik hasita, eta seguru aski berandu arte, gaur udalbatza egingo dute Bilbon. Mahai gainean hainbat gai, besteak beste, Ordenantza fiskalena. Horrekin batera, Lander Etxebarriak udal gobernuaren 100 egunen balantzea https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150924bilbokoudalbatzazebrabidea.mp3 Deskargatu hemen
3. saioa: Decidim què volem ser. Editorialean azken aste honen bilana egin dugu, beldurraren diskurtsoari baikortasunarena kontrajarri eta zenbait hautagairen dantza saioak aipatu ditugu. Ondoren, solasaldiaren atala abian jarri dugu, oraingoan politikari buruzkoa eginez. El calaix de l’absurd atalean Rajoyren azken perla entzun dugu eta Guiness marka bitxi batzuk aipatu […]
Datorren igandean hauteskunde bereziak izango dira Katalunian eta, horren harira, Pedro Elias Igartuak bertako hainbat kantariren musika jarri digu. Lehen orduan, Maria Lafitte, Lluis Llach, Raimon, Pi de la Serra, Ovidi Montllor. María del Mar Bonet, Marina Rosell eta La Trincaren kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Peret, Quimi Portet, Sisa, […]
